Lanbroek hasiera emango diote aste berriari; ondoren, zerua tarteka hodeitsu geratuko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Euri txikia egin lezake han-hemenka. Ohiko joeraren kontra, haizea indartsuago ibiliko da goizean, arratsaldean baino. Hegotik egingo du hasieran, ipar osagaira aldatuz arratsalderako. Tenperaturen tartea 6 eta 17 gradu artekoa izango da.
Gaur baino zertxobait garbiago egongo bide da biharkoan, zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitsu egonez. Erdi eta goi mailako hodeiak izango dira, baina euria botatzeko aukerarik gabekoak. Udazken giroa nabarituko da ordea, haizeak bolada oso gogorrak izan ditzakeelako. Gehienetan hegotik egingo du ufa. Tenperaturei dagokienez, ez da aldaketa handirik egongo, eguneko alde termikoa 7 eta 17 gradu artean mantenduz hiriburuan.