Ostiral honetan zeruak oso hodeitsu mantenduko dira; are, zaparradak bota ditzake, bereziki egunaren amaieran. Goizean Eolo hegotik ariko da, eta iparraldetik egunaren amaieran. Tenperatura freskoekin jarraituko dugu, Gasteizen eguneko tartea 6 eta 16 gradu artekoa izango baita.
Asteburuari begira, larunbat goizean antzeko egoera izango dugu, hodeiekin eta euria egiteko arriskuarekin. Egunak aurrera egin ahala, atertzera egingo du, ordea. 6 eta 14 gradu arteko tenperaturak izango dira. Igandea goiz lanbro eta lainoekin esnatuko da, baina arratsalderako dotore geratuko bidea da, eguzkiarekin. Freskotasuna, hori bai, mantenduko da, 6 eta 16 gradu artekoarekin.