⛅ EGURALDIA

Epeltasun gutxi

Juanma Gallego 2025eko azaroaren 6a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Udazken giroa gehiago indartuko da, haize bolada, hodei eta tenperatura baxuekin.

Zerua hodeitsuekin jarraituko du ostegunak, eta noizean behin zaparradak bota ditzake. Eolo mendebaldean finkatuta egongo da, arratsaldean ipar osagaian ere arituko bada ere. Haren bolada gogorrek segida izango dute gaur. Hodei eta haizeteekin batera, tenperaturen jaitsiera etorriko da, Gasteizen 7 eta 16 gradu artean mantenduz.

Ostirala laino eta lanbroekin esnatuko da, eta zerua partez hodeituta egongo da. Orduek aurrera egin ahala, hodeitza handituko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Arratsalderako zaparrada txiki edo ertainak espero dira, trumoi ekaitza izateko aukerekin. Eolo berdinetan ibiliko da, bolada gogorrekin eta mendebaldetiko osagaitik iparraldekora aldatuz goizetik arratsaldera. 6 eta 16 gradu arteko alde termikoa izango dugu.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago