Larrialdiko eta ustekabeko obretarako dirulaguntzen deialdia onartu du foru aldundiak aste honetan. 300.000 euroko partida da, bi urtekotan banatuta: 200.000 euro 2026an eta 100.000 euro 2027an. Diruz lagun daitekeen gastuaren %100era irits daitezke laguntzak, proiektu bakoitzeko 300.000 euroko mugarekin.
Gauzatzeko epea 2027ko ekainera artekoa da, eta 2026ko urtarrilaren 1etik diru partida agortu arte aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Deialdiak presazko jarduerak aurreikusten ditu, pertsonentzat arriskutsuak izan daitezkeenak eta tokiko aurrekontuek finantzatu ezin dituztenak.