Molde askotako ospakizuna

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2025eko azaroaren 3a

Araban ere ospatu da Santu Guztien Egunaren bezperan, urriaren 31n, Gau Beltza, Arimen Gaua edo Hildakoen eguna. 

Herri tradizioak berpiztuz, eta haur eta familientzako kultur jarduerak antolatuz, egin dute Arimen Gaua edo Gau Beltza herrialde osoan. Gasteizen, Zabalgana Euskara Taldeak antolatuta eskean eta kantuan ibili dira auzoan zehar familiak, eta Bastida plazan Josune Garcia de Bikuña ipuin kontalariarekin amaitu zuten gaua.

Halaber, Aiaraldean mozorro beldurgarriak soinean gozoki eskean aritu ziren haurrak, Amurrion, Artziniegan, Aretan, Okondon edota Laudion. Saria edo ziria sartzen ibili ziren ere Erentxunen eta Bilodan.

Morillasen Arima Eguna berreskuratu dute. Herritarrak doluz joaten dira elizara goizean,  arrosarioekin eta, emakumeen kasuan mantelinarekin, hildakoei ogi eskaintza egiteko. Auzokideek etxeko ogia egiten dute egun horretarako. Ogia aldarearen aurrean jartzen da mezan zehar eta, ondoren, hamaiketako batean konpartitzen dute Morillaseko tenplura bertaratzen diren guztientzat. 

Argazkiak: Airaldea.eus, AKE, ZET

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago