⛅ EGURALDIA

Pilatuko da hodeitza, eta bustiko du

Juanma Gallego 2025eko urriaren 31

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Egun hodeitsua izango dugu, eta asteburuan euria etorriko da seguruenera.

Zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta goizak aurrera egin ahala hodeitza handituko da, erdi eta goi mailako hodeiak nagusituz. Horiekin batera euri txikia bota dezake, batez ere egunaren bigarren partean. Hego-mendebaldeko haizea izango dugu, bizi, eta bolada gogorrekin. 11 eta 21 gradu arteko alde termikoa egongo da.

Asteburuari begira, batez ere larunbatean egingo du euri gehien. Goizean zaparrada txikiak egongo dira, eta egunaren bigarren partean handiagoak izan daitezke. Igande goizean hodei gutxiago egongo badira ere, eguerditik aurrera berriz ere pilatuko dira. Hurrenez hurren, larunbat eta igandean 9 / 18 eta 6 / 16 gradu artean ibiliko da termometroa.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago