Goi hodeiak eta goizean goizeko lanbroak izango ditugu gaur, baina euria egiteko aparteko arriskurik gabe. Hodei horiek izan arren, gutxi izango dira, eta ostarte zabalak ikusiko ditugu marraztuta zeruan. Eolo aldakor ibiliko da, baina goizean hego osagaian finkatuko da, bolada gogorekin. Hiriburuan 7 eta 21 gradu arteko tenperaturak izango ditugu.
Bihar, berriz, euria egiteko aukera gehiago egongo dira, batez erre arratsalde eta gau partean. Txikiak izango omen dira, halere. Oro har, zerua tarteka hodeitsu mantenduko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Haizeak hegoaldeko osagaian finkatuta segituko du, ahul-bizi joz, eta zenbait bolada gogorrekin. 10 eta 19 gradu arteko alde termikoa espero da.