⛅ EGURALDIA

Bestelako itxura hartuko du

Juanma Gallego 2025eko urriaren 29a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Atzoko eguzkia alde batera utzi eta hodeitza handituko da, euria egiteko aukerarekin.

Asteazken hodeitsua izango dugu, eta zaparrada txiki edo ertainak bota ditzake, zenbait lekutan trumoitsuak izateko arriskuarekin. Eolo indartsu ibiliko da, hegoaldetik, arratsalde partean indarra galduko badu ere. Tenperaturak 8 eta 19 gradu artean mantenduko dira.

Bihar oraindik hodeiak tarteka mantenduko dira, goi hodeiak nagusituz. Goizean goiz lainoa egon daiteke ere. Gaua iritsita, hodeitza berriro ere handituko da. Haizea aldakor ibiliko da, eta bereziki goizean indarrez arituko da, bolada gogorrekin. Tenperaturek zertxobait egingo dute gora, eguneko alde termikoa Gasteizen 9 eta 21 gradu artean finkatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago