⛅ EGURALDIA

Zeru gardenak, gaurkoz

Juanma Gallego 2025eko urriaren 28a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Astearte eguzkitsua izango dugu, baina badirudi bihar aldaketa datorrela.

 Zerua hodei gutxirekin egongo da gaur, behin goizeko lainoak altxatuta. Goi hodei batzuk baino ez dira ikusiko ortzian. Arratsalderako, baina, hodei gehiago pilatuko dira, erdi eta goi mailakoak. Eolo gehienetan hegotik ariko da, eta gauerako indar gehiago hartuko du. Gasteizen 4 eta 21 gradu artekoko alde termikoa espero da.

Bihar, berriz, bestelako agertokia marraztuko zaigu, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuekin. Are, zaparrada txikiak bota ditzakeela ohartarazi du Euskalmetek. Horiek trumoitsuak izan daitezke zenbait tokitan. Bezperarekiko kontrako portaera izango du Eolok: goizean gogoz egingo du, hegoaldetik, baina arratsalderako indarra galduko bide du. Tenperatura minimoek dezente egingo dute gora, 8 eta 19 gradu arteko tarte batean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago