⛅ EGURALDIA

Garbi, bai, baina epeltasunik ez

Juanma Gallego 2025eko urriaren 27a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Egun eguzkitsuak espero dira, bihar arratsaldean hodei gehiago egongo badira ere.

Behin lehen orduetako lainoak altxatzean, zerua hodei gutxirekin geratuko da, giro eguzkitsua nagusituz. Goizean mendebaldetik jardungo du Eolok, eta iparraldetik arratsaldean. Eguzkia izan arren, tenperaturek ez dute goregi egingo. 2 eta 16 gradu arteko alde termikoan geratuz.

Beste horrenbeste espero da bihar goizerako, lanbroen osteko ordu eguzkitsuekin. Arratsaldean, ordea, hodei gehiago pilatuko dira: hegoaldetik etorriko diren erdi eta goi mailako hodeiak izango dira horiek. Haizeak hegoaldeko osagaian finkatuta jarraituko du, eta arratsaldean dezente gogorrago egingo du. Tenperaturei dagokienez, ez dira, ez, mauka motzean ibiltzeko modukoak izango, hiriburuan 4 eta 19 gradu artekoan mantenduz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago