Gaur hodei gutxi ikusiko ditugu zeruan, arratsalderako erdi eta goi mailako hodei batzuk izango ditugun arren. Gaua iristearekin batere, baliteke ere euri txikia egitea, zaparradan. Goizean haizea hego-mendebaldean finkatuta egongo da, ipar-mendebaldera aldatuz arratsalderako. Tenperaturak 3 eta 19 gradu artean ibiliko dira.
Aldaketa hori asteburu osoan matentenduko da, nahiko hodeitsua izango baita. Hodeiekin batera zaparrada txikiak etor daitezke egun osoan zehar. Euria batez ere ugaria izan daiteke igande goizean. Larunbat eta igandean, hurrenez hurren, 7 / 17 eta 4 / 13 gradu arteko tenperaturak egongo dira.