⛅ EGURALDIA

Hodeitza, eta euria botatzeko aukera

Juanma Gallego 2025eko urriaren 23a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru grisak eta euria izango ditugu gaurkoan, baina bihar zertxobait garbituko du.

Osteguna hodei askorekin esnatuko da, bai eta euri edo zaparradekin batera. Arratsalderako zertxobait hobera egingo du, zerua tarteka hodeitsu geratuko delarik. Eolo hego-mendebaldean tematuta mantenduko da, ahul-bizi, eta bolada gogorrekin. Tenperaturen tartea 7 eta 20 gradu artekoa izango da hiriburuan.

Ostiralari dagokionez, zerua tarteka hodeitsu egongo da. Oraingoan ere euri txikia bota dezake, batez ere goiz eta gauean. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean, eta iparraldekoa arratsaldean. Minimoak dezente jaitsiko dira, eguneko alde termikoa 4 eta 18 gradu artean kokatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago