Atzo arratsaldean finkatu zen giroa bere horretan mantenduko da asteazkenean zehar, zeru nahiko hodeitsuekin. Eolok hego-mendebaldetik egingo du ufa, eta batez ere gauean bolada gogorak hartu ahal izango ditu. Tenperaturak, momentuz, nahiko epel mantenduko dira, eguneko tartea 13 eta 24 gradu artekoan kulunkatuz.
Zeru hodeitsuek segida izango dute ostegunean, eta euria egiteko probabilitatea handia da. Haizea hego-mendebaldean finkatuta geratuko da egun gehienean, bolada gogorrekin. Euriaz gain, aldaketa nabarmenena tenperaturetan igarriko da, bereziki minimoetan: 6 eta 19 gradu arteko aldea espero da.