Trantsizio eguna izango da gaurkoa. Izan ere, egunaren hasieran hodeiak eta ostarteak izango ditugu zeruan, baina arratsaldearekin batera hodeiak pilatuko dira eta gauerako euria egin lezake. Eolo hego-mendebaldetik ariko da, eta bolada gogorrak izango ditu. Momentuz tenperaturak bere horretan mantenduko dira, nahiko epel: Gasteizen 12 graduan hasi eta 24 gradura igoko da galinstanoa.
Bezperan izandako aldaketa finkatuko da ostiralarekin batera, zeruak gehienbat hodeitsu egongo baitira. Haizea berdin arituko da, hego-mendebaldetik ufa eginez, eta bolada gogorrekin. Gau partean arte gehiago indartu daiteke. Termometroan, 14 eta 24 gradu artekoa izango dugu.