⛅ EGURALDIA

Eguzkiari eutsi nahi dio, momentuz

Juanma Gallego 2025eko urriaren 20a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak eta ostarteak izango ditugu gaur, baina bihar euria egin lezake.

Atzoko eguerditik aurrera hasitako aldaketak segida izango du gaur, eta zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Eolo mendebaletik ibiliko da, zenbaitetan indartsu. Termometroa 9 eta 22 gradu arteko aldean ibiliko da hiriburuan.

Bezperan baino hodeitsuagoa egongo da asteartea, eta euria egiteko aukerak egongo dira, batez ere egunaren lehen partean, AEMETen arabera. Hego-mendebaldeko haizea izango dugu, bolada gogorrak izango dituena. Tenperaturek zertxobait gora egingo dute, eguneko alde termikoa 11 eta 24 gradu artean egongo baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago