⛅ EGURALDIA

Gaurkoz eguzkitsu, baina asteburuan hodeitzeko joeran

Juanma Gallego 2025eko urriaren 17a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur giro eguzkitsua nagusiko da, baina asteburuan hodei gehiago izango ditugu.

Ostirala oskarbi eta dotore etorriko da, goizeko lainoak eta zenbait tarte hodeitsu alde batera utzita. Norabide aldakorretik ariko da haizea, arratsaldean ipar osagaian finkatuta. AEMETek tenperatura alde berdina aurreikusi du gaurkorako Gasteizen, 9 graduan hasi eta 24 gradura iristeraino.

Asteburuari begira, hodeitzeko joera indartuko da. Larunbatean, zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin, eta goizean lainoak izango ditugu. Norabide aldakorreko haize ahula egongo da. Igandean, berriz, lainoak errepikatuko dira, hodeiak mantenduz, eta eguerditik aurrera are trinkoagoa izango da hodeitza. Eolo bezperan baino zerbait biziago joko du, ipar osagaiko joera nagusiarekin. Hurrenez hurren, larunbat eta igandean 8/26 eta 10/25 gradu arteko tenperaturak izango ditugu.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago