Ostegunak ere lanbro hertsiak oparituko dizkigu toki askotan, eta kostako bide zaio altxatzea. Hala eta guztiz ere, atzo bezala, arratsalderako jasoko duela dirudi, giro eguzkitsua utziz. Hegoaldeko haizea ibiliko da goizean, eta iparrekoa arratsaldean. Tenperaturak Gasteizen 9 eta 24 gradu artean ibiliko dira.
Kontrako norabidean ibiliko da ostirala. Izan ere, lainoak errepikatu errepikatu egingo dira, baina goizean giro eguzkitsua geratuko da, arratsaldean bero hodeiak ugarituko direlarik. Oro har, egun osoan hego haizea nagusituko da. Tenperaturetan ez da aldaketarik izango, eta, AEMETen arabera, hirugarrenez 9 eta 24 gradu artekoa izango espero den alde termikoa.