⛅ EGURALDIA

Giro eguzkitsua bi egunetarako

Juanma Gallego 2025eko urriaren 15a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Asteazkena zein osteguna oso antzekoak izango dira, giro eguzkitsu eta tenperatura epelekin.

Lanbro eta lainoekin esnatuko da asteazkena, baina, ondoren, giro eguzkitsua nagusi izango da. Eolok, batez ere arratsaldean, iparretik egingo du. Termometroak ez du apenas aldaketarik izango: hiriburuan 9 graduan hasi eta gehienez 24 gradura igoko da. </p

Osteguna bide beretik joango da. Lainoak bezperan baino zertxobait gehiago mantentzeko arriskua izango dute, baina arratsalderako berriro ere eguzkitsu geratuko da. Eolo hegotik arituko da goizean, eta iparraldetik arratsaldean. Tenperaturak bere horretan geratuko dira, 9 eta 24 gradu artekoan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago