Laino eta lanbroak sortuko dira goizean, baina, ondoren, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Haizea hegoaldeko osagaian finkatuko da goizean, baina arratsaldean iparretik egingo du ufa, ahul bizi. Atzoko tenperaturak antzera mantenduko dira: 9 graduko minimotik 24 graduraino igoko dira egunak aurrera egin ahala.
Ostegunerako beste horrenbeste espero izatekoa da: goizeko lanbroak altxatu ostean, hodei gutxi zeruan. Joera nagusia hori izanik ere, goi hodei batzuk ere egon daitezke, tarte hodeitsuak sortuz. Haize aldakor eta ahula izango dugu. Ohi bezala, goizean hegoaldekoa izango da joera nagusia, eta ipar partekoa arratsaldean. Tenperaturak bere horretan geratuko dira, 10 eta 23 gradu arteko aldearekin.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.