⛅ EGURALDIA

Eguzkia mantenduko bide da

Juanma Gallego 2025eko urriaren 13a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru nahiko garbiekin hasiko da astea, arratsaldean bero hodeiak garatuko badira ere.

Zerua hodei gutxirekin geratuko da Euskalmeten iragarpen ofizialaren arabera, goizean goizeko lanbroak altxatu eta gero. Egunaren bigarren partean, alabaina, bero hodeiak garatuko dira, baina euria botatzeko aparteko arriskurik gabe. Hegoaldetik ariko da haizea, ahul-bizi, baina arratsaldean ipar-ekialdeko osagaian geratuko da. Tenperaturei dagokienez, 12 eta 25 gradu artekoan ibiliko dira.

Antzeko giroa errepikatuko da bihar: goizean lanbro eta lainoak pasa eta gero, hodei gutxi ikusi ahalko dira zeruan. Haizeak ahul-bizi jarraituko du, hegotik goizean eta iparretik arratsaldean. 9 eta 24 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago