Arte Vital lehiaketaren erakusketa bikoitza aurkeztuko dute gaur. Alde batetik, aurtengo edizioko lan irabazleak eta hautatutakoak ikusi ahal izango dira, eta, beste alde batetik, 2024ko irabazleen obra berriak. Azaroaren 5era arte izango dira Montehermoso kulturunean.
Lehiaketa honen helburua da 16 urtetik gorako artisten artea sustatzea eta babestea, Vital Fundazioak ZAS Kulturren laguntzarekin antolatuta. Aurtengo edizioko epaimahaiak –Daniel Castillejo, Rocio Lopez, Nerea Lekuona eta Txaro Arrazola– aurkeztutako 147 lanetatik lau aukeratu ditu; bakoitzak 1.500 euroko saria jasoko du eta datorren urtean erakusketa kolektiboa egiteko aukera.
Maider Varonaren instalazioa aukeratu dute, –Geratzen (DENA) = BILKETa · ZATIKA(tzea–, Victor Etxebarriaren pintura –Retales. Tercer movimiento–, Aiskoa Perezen inprimaketa –In style of’– eta Mario Marcoren argazki konposizioak –Interurbanismo–. Bestalde, erakusketaren bigarren atalean, iazko lau irabazleen lan berriak ikus daitezke: Itzal Garcia, Eloisa Montoya, Zigor Urrutia eta Alex Acevedoren lanak. Erakusketa bikoitzaz gain, 2024ko irabazleekin mahai-inguru bat ere antolatuko dute lehiaketaren baitan.