⛅ EGURALDIA

Hobetu asmo du

Juanma Gallego 2025eko urriaren 10a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Goizean hodeiak mantenduko badira ere, arratsaldetik aurrera garbiago egongo da, asteburu eguzkitsu baten atarian.

Egunaren lehen partean zerua oso hodeitsu mantenduko bide da Arabako zati handi batean, baina arratsalderako gutxituko dira, zerua hodei gutxirekin geratuz. Haize ahul-bizia izango dugu, gehienetan ipar aldetik joko duena. Tenperaturei dagokienez, 7 eta 19 gradu artekoan mugituko dira.

Asteburuari begira, bi egunetan goiz lanbro eta lainoak izango ditugu, baina, oro har, giro eguzkitsua nagusituko da. Igande arratsaldean sartuko dira, ordea, erdi eta goi mailako hodei gehiago. Eguzkiarekin batera, tenperaturen gorakada etorriko da: hurrenez hurren, astebururako 5/24 eta 8/25 gradu arteko aldeak espero dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago