⛅ EGURALDIA

Udazken kutsua berreskuratzen

Juanma Gallego 2025eko urriaren 9a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur zein bihar goizean giro hodeitsua mantenduko da, ostiral arratsaldean garbituko badu ere.

Atzo arratsaldean hasitako aldaketak gauzatzen segituko du, eta, hortaz, gaur zeru oso hodeitsua izango dugu, Euskalmeten arabera. Hala ez bada, haiengana jo kontu eske. Are, euri txikia egin dezakeela diote. Eolo ipar-mendebaldetik egingo du, ahul-bizi, eta bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturetan ere igarriko da aldaketa, 10 eta 20 gradu arteko aldearekin.

Ostiral goiza berdinetan egongo da, baina arratsalderako hodeiek gutxitzera egingo dute, garbiago geratuz. Bezperan bezala, haizea ipar-mendebaldetik arituko da, ahul-bizi. Minimoak are gehiago jaitsiko dira, hiriburuan 7 eta 19 gradu arteko aldea izango dutelarik.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago