Zerua tarteka hodeitsu egongo da gaur, erdi eta goi mailako hodeiekin. Orduek aurrera egin ahala, gero eta ugariagoak izango dira. Eolo aldakor arituko da, baina mendebaldeko osagaian gehienetan, indar askorik gabe. 9 eta 23 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.
Asteazken arratsaldean sartutako hodeiak ostegunean gurean mantenduko dira; are, euri txikia egin dezakeela ere ohartarazi du Euskalmetek. Ipar mendebaldetik ufa egingo duen haize ahul-biziarekin batera etorriko da hodeitza. Tenperaturetan, ordea, ez da jaitsiera nabarmenik izango, eguna 10 eta 20 gradu artekoan geratuko baita.