Atzo bezala, lanbro eta lainoak izango ditugu goizean, baina ondoren zerua nahiko garbi geratuko da, hainbat goi hodeirekin. Eolo aldakor ariko da, baina hegoaldekoa izango da gehien izango duen osagaia. Ez du indar larregirik erakutsiko. Maximoek goia joko dute, 6 graduan hasi eta 27 gradura iritsiko direlako Gasteizen.
Bihar goiz lanbroak errepikatuko dira, baina oraingoan tarte hodeitsuak izango ditugu, eta horiek ugariagoak izango dira egunaren bigarren partean. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, arratsaldean indar pixka bat gehiago hartuko duena. Tenperaturak beheranzko joeran sartuko dira: eguneko alde termikoa Gasteizen 9 eta 22 gradu artekoa izango da.