Gaur zerua hodei gutxirekin egongo da, baina kontuan hartu behar da goizean sortuko diren lainoak luze mantendu daitezkeela zenbait tokitan. Gainerakoan, goi hodei batzuk baino ez dira ikusiko. Haize aldakor eta ahula izango dugu, nagusiki eki osagaikoa. Beste behin, tenperaturek gora egingo dute, eta hori bereziki maximoetan nabarituko da: Gasteizen 5 eta 23 gradu arteko aldea izango dute.
Bihar marraztuko zaigun agertokia oso antzekoa izango da: behin lainoak altxatuta, zeruan goi hodei batzuk baino ez dira geratuko, egun eguzkitsua oparituz. Eolo berriro ere ahul eta aldakor arituko da, baina oraingoan hegoan izango du osagai errepikatuena. Tenperatuek goranzko bidean tematuta jarraituko dute, 5 graduan hasi eta 27 gradura igotzeraino.