⛅ EGURALDIA

Aldaketa egonkortzen ari da

Juanma Gallego 2025eko urriaren 2a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperatura maximoek dezente egingo dute gora, eta goi hodeiak baino ez dira ikusiko.  

Lanbroez gain, hodei gutxiko eguna izango dugu. Arratsalderako, ordea, goi hodeiak pilatzen joango dira pixkanaka. Haizeak ez du aparteko indarrik izango, eta noraezean jardungo du. Termometroetan aldaketa nabarmena izango dugu, maximoek gora egingo dutelako: 7 graduan hasi eta 27raino igoko dira tenperaturak.

Atzo ez bezala, gaur zeru hodeitsuak izango ditugu, Euskalmeten arabera erdi eta goi mailako hodeiekin —AEMETek, ordea, zeru garbiagoak aurreikusi ditu—. Norabide aldakorreko haize ahularekin batera mugituko dira hodei horiek. Arratsaldetik aurrera Eolo iparretik egingo du gehienetan. Minimoak dezente igoko dira: 11 eta 26 gradu arteko alde termikoa izango dugu.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago