Bost ibilgailuk istripua izan dute A-1ean, Lopidan

Erredakzioa 2025eko urriaren 1a

Lopidako gasolindegitik gertu izan da ezbeharra. Argazkia: ALEA

Lau pertsona Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte, izandako zauriak artatzeko. Errepidea moztuta dago Irungo noranzkoan, eta auto pilaketak egin dira.

Goizeko 8:00ak eman aurretik istripu bat izan da A-1 autobidean, Lopida herritik gertu. Bost ibilgailuk elkar jo dute, lau autok eta kamioi batek. Ertzaintza, suhiltzaileak eta hainbat anbulantzia bertaratu dira, eta lau pertsona eraman behar izan dituzte Txagorritxuko ospitalera.

Suhiltzaileak jada joan dira istripuaren zonaldetik, eta trafikoa desbideratzen ari dira Lopidako zerbitzubidetik. Hala ere, A-1ean auto pilaketak daude oraindik Lopidako gasolindegiaren inguruan.

A-1aren 350. kilometroan izan da ezbeharra, eta behe-lainoa zegoela aipatu dute arrazoi posible gisa. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago