Asteazken hodei gutxiko ortziak oparituko dizkigu, goizean geratuko diren behe hodei batzuk ez badira. Laino eta lanbroekin batera agertuko dira horiek. Eolo nahiko nagi ibiliko da, aldakor, eta aparteko indarrik gabe, arratsaldean ipar osagaian finkatuko bada ere. Gasteizen 7 eta 22 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Beste horrenbeste izango dugu ostegunean, goizean bederen. Zerua nahiko garbi mantenduko da. Osterantzean, egoera aldatuko da arratsaldean, ordurako goi hodeiak agertuko baitira. Eolo berdinetan ariko da, aldakor, ahul eta ipar osagaian finkatuta arratsaldea iristean. Lorenzoren lanak tenperaturetan isla izango du, 7 eta 26 gradura artekoak izango baititugu.