Urte amaierara arte gutxienez hausnarrean arituko dira Harrika kolektiboko kideak. Azken urteetan jaialdi tekno, queer eta feministak antolatzen aritu ostean, "dantzalekuen askapenerako mugimenduak" geldialdi bat egingo duela iragarri du sare sozialetan, esanaz unea heldu zaiela denbora bat hartu eta barnera begiratzeko, "printzipioei irmo heltzeko".
Egitura berreraikitzeko, prozesu kolektiboak indartzeko eta hausnartzeko erabiliko dute tarte hau, eta "argitasun, koherentzia eta indar handiagoz" itzultzeko asmoa erakutsi dute. Adierazi dute harreman justuagoak eraikitzen jarraituko dutela.
Eskerrak eman dizkiete komunitatearen parte izan diren guztiei. "Zuei esker argi dugu zaintza, borroka eta disidentziak direla festa egiteko modua sostengatzen duten zutabeak".