Goizean bereziki behe mailako hodeiak izango ditugu, eta zerua horiez zipriztinduta egongo da tarteka. Arratsaldearekin batera, ordea, horiek gutxitzera egingo dute, eta zerua garbiago egongo bide da. Eolo aldakor ibiliko da, indar askorik gabe ufa eginez, eta arratsalderako ipar osagaian finkatuko da. Gasteizen tenperaturak 8 eta 21 gradu artekoan mugituko dira.
Asteazkena lanbro eta lainoekin esnatuko da, baina, oro har, hodei gutxi ikusi ahalko dira, behe hodeien honda batzuk ez badira. Haizeak bezperan bezala ariko da: aldakor eta ahul, arratsalde partean iparretik eragiten. Tenperaturetan ere oso antzera ibiliko gara, hiriburuan 7 eta 22 gradu arteko tartea izango dugulako.