⛅ EGURALDIA

Bigarren zatian, argitsuago

Juanma Gallego 2025eko irailaren 29a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur zein bihar goizez estaliago egongo da, baina arratsaldez argituko da.

Gaur Gasteiz inguruan zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo dela dio Euskalmeten iragarpen ofizialak, AEMETek aurreikuspen positiboagoa egiten den arren. Bi agentziak bat datoz arratsalderako hodei gutxiago egongo direlako ideian. Eolo iparretik ariko da, ahul-bizi. Tenperaturei dagokienez, 10 eta 20 gradu artekoa espero da.

Asteartea lainoekin hasiko da, eta, bezperan bezala, zerua tarteka hodeitsu geratuko da, arratsaldean hobera egingo duelarik. Eolo norabide aldakorrean ariko da, baina arratsaldean ipar osagaian finkatuko bidea da. Tenperaturen aldea zertxobait zabalduko da hiriburuan, 8 graduan hasi eta 21 gradura iristeraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago