⛅ EGURALDIA

Bi egunez, eguzkitsu

Juanma Gallego 2025eko irailaren 26a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Larunbatera arteko tartean giro eguzkitsua mantenduko da, baina igandean berriro hodeituko da.  

Ostiralak zeru gutxiko eguna oparituko digu, goizaldean tarte hodeitsu batzuk geratuko diren arren. Norabide aldakorreko haize ahularekin batera garatuko da eguna, eta tenperaturak dezente handiagoak izango dira aurreko egunekoekin alderatuz: Gasteizen 7 eta 21 gradu artekoa aldea izango dute.

Asteburuan aldaketa mantenduko da hasieran, baina gero hodeitza handituko da berriz. Larunbatean erdi eta goi mailako hodeiez zipriztindutako egun ederra izango dugu, norabide aldakorreko haize ahularekin eta 7 eta 26 gradu arteko alde termikoarekin. Igandeak hodei gehiago ekarriko ditu, eta horiek pilatzen joango dira, arratsalderako oso hodeitsu geratu arte. Egun horretako tenperaturak 11 eta 23 gradu artekoan ibiliko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago