Oraindik gaur zerua tarteka hodeitsu mantenduko da, eta lehen orduan laino eta lanbroak sortzekoak dira. Haize ahula izango dugu, mendebaldetik joko duena hasiera batean, baina eguerdi partean iparraldeko osagaia hartuko duena. Oraindik txaketatxoa edo dena delakoa eskura izateko eguna izango da, Gasteizen 6 graduan hasi eta termometroa 18 gradura igota baino ez delako ikusiko.
Ostiralak, berriz, are gehiago argitzera joko du, goizean izango diren laino eta tarte hodeitsu bakar batzuengatik ez bada. Eolo aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar ipar osagaian geratuko bada ere. Esperantzarako tartea izango da, maximoek bederen gora egingo dutelako: 5 eta 22 gradu arteko alde termikoa izango dugu.