⛅ EGURALDIA

Oraindik ez da bukatu

Juanma Gallego 2025eko irailaren 24a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Arratsaldean zertxobait hobera egingo duen arren, hodeiak temati mantenduko dira.

Zeru hodeitsuek segida izango dute goizean zehar, eta euri txikia era egin dezake, baina arratsaldearekin batera badirudi hobera egingo duela, tarteka hodeitsu geratuz. Mendebaldeko haize ahula izango dugu, ahul-bizi, baina eguerditik aurrera ipar osagaian finkatuko da. Oraindik nahiko tenperatura baxuak mantenduko dira, Gasteizen 5 eta 16 gradu artekoan kulunkatuz.

Hodeiak ez dira guztiz joango ostegunean, zerua tarteka hodeitsu egongo baita. Lehen orduetan, gainera, kondentsazioaren jaialdira laino eta lanbroak batuko zaizkio. Bezperan izandako portaera berdina izango du Eolok, goizean mendebaldetik joz eta arratsalde partean ipar osagaira pasatuz. Tenperaturei dagokienez, oso antzera ibiliko dira, 5 graduan hasi eta gehienez 17 gradura iristeraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago