Datozen orduek ez dute aparteko aldaketarik ekarriko, zerua hodeitsu geratuko baita, eta zaparrada txikiak bota ahal izango dituelako ere. Eolo iparraldetik ariko da, bolada gogorrekin. Tenperaturen tartea 6 eta 17 gradu artekoa izango da Gasteizen.
Beste horrenbeste gertatuko da bihar goizean. Halere, arratsaldetik aurrera hodeitzak gutxitzera egingo du, zerua tarteka hodeitsu geratuz. Ipar osagaian finkatuta jarraituko du haizea, eta tenperaturak oso antzera ibiliko dira, 5 eta 16 gradu artean.