Eguna hodeitsu esnatuko da, eta orduek aurrera egin ahala hodeitza dezente handituko da. Bereziki egunaren bigarren partean zaparrada txiki edo ertainak bota ditzake. Eolo hegoaldetik ariko da gehienetan, eta bolada gogorrak izango ditu. Arratsaldean, ordea, ipar osagaian finkatuko da. Igandean izandako aldaketa termikoa datozen egunetan mantenduko da: gaur Gasteizen 5 eta 17 gradu arteko aldea izango dute.
Bihar oso antzeko agertokia izango dugu, zeru hodeitsuak eta han-hemen zaparradak botako dituelako. Iparraldetiko osagaian finkatutako haizeak bolada gogorrak izango ditu, eta termometroan ez da aldaketarik izango, eguneko tartea 7 eta 16 gradu artean finkatuz.