⛅ EGURALDIA

Dotoreziari eutsiko dio

Juanma Gallego 2025eko irailaren 19a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur bero asko espero da, eta hori mantenduko da larunbatean, hodei gehiagorekin bada ere. Igandean, berriz, aldaketa gauzatuko da.

Erdi eta goi mailako hodeiak izango ditugu zenbait tartetan, baina eguzkiaz gozatu ahalko da. Arratsaldean bero hodeiak metatuko dira, eta horiek zaparrada trumoitsuren bat bota dezakete. Hegoaldeko haizea bolada gogorrak izango ditu, eta hori arazo izan daiteke suteak piztekotan. Euskalmetek abisu hori bikoitza jarrita dauka, tenperatura altuengatik eta baso sute arriskuagatik. 17 eta 34 gradu arteko alde termikoa espero da Gasteizen.

Asteburuari begira, gauzak aldatuko dira, larunbatean eta bereziki igandean zeru hodeitsuak izango ditugulako. Bi egunetan zaparradak bota ditzake, Euskalmeten arabera. AEMETek, berri, bustitzeko aukera dezente handiagoa aurreikusi du iganderako. Egun horretan, gainera, tenperaturak amilduko dira: larunbateko tartea 13 eta 32 gradu artekoa izango den bitartean, igandean 7 eta 16 gradu artekoa baino ez da izango.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago