⛅ EGURALDIA

Oskarbi, eta bero handiarekin

Juanma Gallego 2025eko irailaren 18a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperatura altuengatiko abisu horia ezarrita dago gaur zein biharko: Gasteizen 36 gradura iritsi daiteke.

Oso laino gutxi ikusiko ditugu zeruan, behin goizean goizeko lainoak desagertzen direla. Hortaz, atzoko egun dotorea errepikatzear da. Eolok zertxobait freskatu dezake giroa, hegoaldetik ahul-bizi ariko baita. Tenperatura altuak espero dira, eta Euskalmetek gaurko zein biharko abisu horia eman du horregatik. Gasteizen 13 graduan hasi eta 36 gradura iritsiko dira.

Ostiralean, goiz lanbroaz gain, behe eta goi mailako zenbait hodeik zipriztinduko dute ortzia, eta arratsaldean, beroarekin, bero hodei modura pilatu daitezke, zaparrada trumoitsuak botatzeko aukerarekin. Hegoaldeko haizea bezperan baino indartsuago ibiliko da, bolada gogorrak izateko aukerarekin. Bero handia mantenduko da, batez ere minimoak dezente igoko direlako: 17 eta 34 gradu artean ibiliko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago