⛅ EGURALDIA

Bero handiko egunak

Juanma Gallego 2025eko irailaren 17a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Orduek aurrera egin ahala garbitzera egingo du, biharko egun eguzkitsuaren aurrerapen gisa.

Eguna hodei askorekin esnatuko da, baina goizak aurrera egin ahala hodeitzak gutxitzera joko du, goi mailako hodei gutxirekin geratu arte. Eolo indar askorik gabe ibiliko da, eta osagai nagusia iparraldean izango du gehienetan. Tenperaturek momentuz ez dute aldaketa larregirik izango, Gasteizen 12 eta 26 gradu arteko aldea egongo baitute.

Ostegunak lanbro eta lainoa ekarriko ditu, baina, ondoren, goi hodei batzuk baino ez dira egongo egunean zehar, egun eguzkitsua geratuz. Hegoaldeko haize ahulak ez du lagunduko goiza freskatzen. Eguerditik aurrera, ordea, ipar osagaian tematuko da. Termometroei dagokienez, maximoetan egongo da ezustekoa, asko igoko baitira: 11 graduan hasi eta 34 graduraino egin dezake egunak.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago