Eguna hodei askorekin esnatuko da, baina goizak aurrera egin ahala hodeitzak gutxitzera joko du, goi mailako hodei gutxirekin geratu arte. Eolo indar askorik gabe ibiliko da, eta osagai nagusia iparraldean izango du gehienetan. Tenperaturek momentuz ez dute aldaketa larregirik izango, Gasteizen 12 eta 26 gradu arteko aldea egongo baitute.
Asteazkenak lanbro eta lainoa ekarriko ditu, baina, ondoren, goi hodei batzuk baino ez dira egongo egunean zehar, egun eguzkitsua geratuz. Hegoaldeko haize ahulak ez du lagunduko goiza freskatzen. Eguerditik aurrera, ordea, ipar osagaian tematuko da. Termometroei dagokienez, maximoetan egongo da ezustekoa, asko igoko baitira: 11 graduan hasi eta 34 graduraino egin dezake egunak.