⛅ EGURALDIA

Metatzen hasiko dira

Juanma Gallego 2025eko irailaren 15a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Arratsaldean eta bihar goizean hodeiak izango ditugu, tenperatura maximoak dezente jaitsiz.

Goizean zerua hodei gutxirekin egongo da, behin lehen orduetan pilatutako lainoak altxatuta. Dena dela, egunak aurrera egin ahala hodeiak pilatzen hasiko dira, arratsaldean eta gauean zerua estalia geratu arte. Are, euri txikia ere egin lezake. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, egunaren bigarren partean bolada gogorrak izango dituena. Tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira atzokoekin alderatuz: Gasteizen 14 eta 24 gradu arteko aldea izango dute.

Euskalmeten arabera, zerua hodeitsu egongo da egunaren hasieran, baina apurka-apurka hodeitza gutxituko da, arratsaldean hodei gutxirekin geratu arte. Eolo ipar osagaian arituko da gehienetan, ahul, baina zenbait tarte bizirekin. Tenperaturetan ez da aldaketa handirik igarriko, eguneko tartea 13 eta 26 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago