⛅ EGURALDIA

Igandera itxaron beharko

Juanma Gallego 2025eko irailaren 12a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur zein bihar zeru hodeitsuak geratuko dira, bereziki goizetan. Gaur, gainera, euri txikia egingo du.

Goizean zeru oso hodeitsuak izango ditugu, eta euri txikia egingo du ere. Arratsalderako, ordea, atertzera joko duela dirudi. Haizea iparretik joko du gehienetan; ahul goizean, eta tarte biziagoekin arratsaldean. Termometroa 13 eta 24 gradu artean kulunkatuko da.

Asteburuari begira, larunbat goizean hodeitza mantenduko da, baina, beste behin, arratsaldean altxatuko du. Aldaketa igande osoan mantenduko da, behin goizean goizeko lainoak desagertuta zerua hodei gutxirekin baino ez delako geratuko. Larunbatean eta igandean, hurrenez hurren, 11/23 eta 10/29 gradu arteko aldeak izango ditugu.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago