⛅ EGURALDIA

Hodei artean begiratu beharko

Juanma Gallego 2025eko irailaren 11

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bihar arratsaldera arte bederen hodeiak ikusiko ditugu leku eta une gehienetan.

Atzokoaren bidetik, gaur zerua tarteka hodeitsu egongo da Gasteizen. Eolo ahul-bizi ariko da, eta gehienetan mendebaldetik edo hego-mendebaldetik joko du. Tenperaturetan ez da aldaketa handirik egongo, 14 eta 25 gradu arteko alde termikoan geratuko delako.

Ostiralerako, berriz, hodeitza askoz trinkoagoa izango da, goizean bederen. Ordu horren bueltan euri txikia egin dezake ere. Arratsaldean, osterantzean, ostarteak zabaltzen hasiko dira. Haizeak iparraldetik egingo du ufa; goizean ahul ariko da, baina arratsaldean tarte biziagoak hartuko ditu. Termometroetan 12 eta 23 gradu arteko aldea izango dugu.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago