Lainoekin hasiko da asteazkena, eta, horiek desagertzean, tarte hodeitsuekin mantenduko da ortzia. Orduek aurrera egin ahala hodeiak ugarituko dira. Eolo indar askorik gabe, eta ahul ibiliko da, norabide aldakorrean: goizean gehienbat hegotik egingo du, eta arratsaldean mendebaldetik. Gasteizen 10 eta 26 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Ostegunean, berriz, bezperan sartutako hodeiak tarteka mantenduko dira. Haizea indar gehiagorekin ariko da. mendebaldetik edo hego-mendebaldetik. Tenperatura minimoak dezente igoko dira, eguneko tartea 14 eta 24 gradu artean geratuz.