Baso suteen aurkako neurri berriak martxan

Erredakzioa 2025eko irailaren 9a

Sutea Durruman 2024an. Argazkia: ALEA

Uda honetan Araban gertatutako 12 suteak azkar itzali dira eta ez dute kalte handirik eragin.

Arabako Foru Aldundiak prebentzio neurri berriak jarri ditu martxan baso suteen aurrean babesa indartzeko. Gaur egun Arabak 180 suhiltzaile ditu, ibilgailu espezializatuak eta Langraiz Okan oinarritutako helikopteroa.

Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak adierazi duenez, "prebentzioan inbertitzea da suteen aurrean bermerik onena". Azaldu duenez, aurten, Espainiako estatuan 340.000 hektarea erre badira ere, Araban gertatutako 12 suteak azkar itzali ziren eta ez zuten kalte handirik eragin. Horren arrazoietako bat da "urte osoan egiten den lan prebentiboa: pistak irekitzea, suebakiak garbitzea eta sarbideak hobetzea, larrialdietan erantzun azkarra emateko".

Uda honetan ikusitako emaitzak baikorrak izan dira ahaldun nagusiaren esanetan: "penintsulako beste lurraldeetan suteek kalte handiak eragin dituzten bitartean, Araban aurrez hartutako neurriak eta erantzun azkarrak egoera kontrolpean mantentzea ahalbidetu dute". Bide horretan sakontzeko hainbat neurri berri erabaki dituzte.

Neurri berrien artean hauek nabarmendu dira:
 • Nekazarientzako eta administrazio-batzordeentzako doako prestakuntza suteen aurkako lehen erantzunetan.

 •  Sasien garbiketak herrietatik gertu, arriskuak murrizteko.

 • Mendi bideen eta hidranteen mapaketa eguneratzea, ureztatze putzuak barne.

 • Abeltzaintza estentsiboa erabiliz belar sastrakak kentzea eta suebakiak mantentzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago