⛅ EGURALDIA

Berriz ere gardendu nahi du

Erredakzioa 2025eko irailaren 9a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Goizeko hodeiek desagertzera egingo dute, arratsalderako nahiko garbi geratuz.

Atzokoaren bidetik joango da astearte honetako goiza, zeru hodeitsuekin. Horrez gain, euri txikia ere egin lezake han-hemenka. Halere, arratsalderako hodeiak gutxituko dira, eta oskarbi zabalak ikusiko ditugu zeruan. Eolo ipar partetik ariko da, indar askorik gabe. Tenperaturak, Gasteizen, 10 eta 21 gradu artean baino ez dira ibiliko.

Bihar kontrako norabidean joango dira gauzak. Izan ere, goizeko lanbroen ostean, zerua tarte hodeitsuekin egongo da, baina orduek aurrera egin ahala hodeitza are gehiago trinkotuko da. Haizea ahul eta aldakor egongo da, baina arratsaldean zertxobait indartuko da. Tenperaturei dagokienez, maximoetan igarriko da aldaketa handiena, 9 graduan hasi eta 25 gradura igoko direlako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago