⛅ EGURALDIA

Aldaketa finkatu da

Juanma Gallego 2025eko irailaren 8a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur eta bihar goizean zeru hodeitsuak geratuko dira, eta tenperaturak dezente jaitsiko dira.

Atzo hasitako joera bere horretan mantenduko da astearen lehen egun honetan, zeruak oso hodeitsu jarraituko duelako, eta, are, euri txikia egin dezakeelako. Eolo ipar osagaitik ariko da, ahul bizi, eta bolada gogorrak har ditzake. Tenperaturen aldaketa egongo da ere, maximoak dezente jaitsiko direlako: 12 eta 18 gradu arteko aldea egongo da Gasteizen.

Beste horrenbeste ekarriko di astearteak, batez ere goizean hodeiak gurekin geratuko direlako, eta euri txikia egiteko aukera egongo delako. Arratsalderako, ordea, horiek gutxitzera egingo dute, eta hodei batzuk baino ez dira geratuko zeruan. Ipar osagaiko haizea ibiliko da. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik izango, 10 eta 20 gradu arteko aldean geratuko baitira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago