Gaur goizean hodeiak mantenduko dira zeruan, eta lehen orduetan lainoa ere sortu daiteke. Baina orduek aurrera egin ahala hodeiek desagertzera joko dute. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu. Termometroetan, 10 eta 28 gradu arteko aldea kalkulatu dute gaurkorako.
Asteburuari dagokionez, larunbatean zerua hodei gutxirekin edo oskarbi geratuko da, baina arratsalde partean goi hodeiak sartzen hasiko dira. Haize bizia arituko da goizean, hego-ekialdekoa, eta bolada gogorrak hartuko ditu, arratsalderako mantsotuko den arren. Igandean zerua tarteka hodeitsu egongo da, era zaparradaren bat ere bota lezake egunaren bigarren partean. Oraingoan ere, Eolo goizez ibiliko da indartsuago. Oro har, bero handiko asteburua izango da, Gasteizen, 16 / 32 eta 15 / 30 gradu arteko aldeak espero izatekoan baitira.