Irailaren 4tik 14ra bitartean, miniaturako sukaldaritza onenaz gozatzeko aukera izango da Gasteiz eta Paganoseko dozena bat taberna eta jatetxetan. Arabako Pintxoaren Asteak mokadurik onenak bilatuko ditu, eta finalera heltzen direnek "Urrezko pintxoa" saria jokatuko dute epaimahai profesional baten aurrean, irailaren 17an egingo duten zuzeneko sukaldaritza jardunaldi batean.
Taberna eta jatetxe finalista guztiak Gasteizen daude, Paganosen dagoen El Puntido jatetxea izan ezik. Herritarrek pintxo horiek dastatu ahal izango dituzte, eta, gainera, epaimahai jardun ahal izango dute Herri Pintxoa saria emateko. Hala, 12 establezimenduetako bakoitzean hautetsontzi bat paratuko dute, gehien gustatu zaienaren alde bozkatu ahal izateko.
Irailaren 14an dastatzeko epea amaitu ondoren, emandako boto horiek guztiak zenbatuko dira, eta horrek kategoriako irabazleak zehaztuko ditu. Lehiaketaren finala irailaren 17an izango da, asteazkena, Peña Vitorianaren instalazioetan. Establezimendu finalistetako sukaldariek zuzenean prestatuko dituzte beren proposamenak, eta epaimahai profesional batek lehiaketa gastronomiko ospetsu honen pintxo irabazleak probatu eta aukeratuko ditu. Sarietarako, Urrezko Pintxoa, Zilarrezko Pintxoa eta Brontzezko Pintxoa izango dira, hurrenez hurren, lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatuentzat, bai eta txapela tradizionala ere.
Sua, Toloño Azoka Plaza, Mexicano y Muchos Más, Waska, La Peña Vitoriana, El Puntido, El Trasgu Fartón, El 2, Toloño, Dólar, Muskari eta Kobatxa dira finalistak.